XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17 zbk. etxea. Eraberritze aurretik edo ondoren, armarriaren xehetasunarekin.

Aurrekoak bezalaxe errenazentista da zk. 17a ere.

Bi oinekoa da, harlangaitz itxuratuzkoa lehena eta adreilu modernozkoa bigarrena.

Harlangaitzen junturak bilduak daude eta txuriz pintatuak, sareska tipo bat sortuz.

Sarrera nagusia erdi-puntuko arku zerbait zorroztuaren azpitik den bitartean, osagarria dintel handi samar batekin da.

Gurutzean laurdendutako armarria erakusten du, paldoarekin.

Paldo honetan hiru lilihori agertzen dira eta ataletan otsoak arbolara igoz, zitori-txarroa, hiru banda eta lehoi zutitua.

Honako legenda hau darama: IOAN LOP AÑO 1593.